Ataungo agenda21-aren ekintza plana

  • Aurrekoa
  • Hurrengoa

1. energia

Helburu orokorra

Ataungo Udal elektrizitate kontsumoa energia berriztagarriekin asetzea

Helburu osagarriak

  • Energia kontsumoaren kontrola eramatea eta kontsumoa murriztea
  • Energia berriztagarrien erabileta sartzea udal eraikuntzetan
  • Efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzea, sentsibilizazio neurri eta ordenantzen bidez

Adierazleak

Energia berriztagarrien ekoizpena (kWh/urte):
Udalaren elektrizitate kontsumoa (kWh/urte):
Argiteria publikoaren energia kontsumoa (kWh/urte):

energiaren inguruko ekimen hauei buruz duzun iritzia adierazi iezaguzu.

bidali zure iradokizunak >

Programa: Energia berriztagarriak
1

Udalerriko auditoria energetikoa egin: murrizpen eta efizientzia energetikoaz gain, energia iturri berriztagarrien inguruko aukerak aztertuz

  • Aurreratuta
Deskribapena:
Ataunen etorkizunean energia berriztagarriekin ahalik eta energia gehien lortzea da helburua. Honetarako lehenik eta behin, Ataunek energia iturri berriztagarri ezberdinak (eguzki energia, energia hidraulikoa, geotermia eta biomasa bidezkoa) lortzeko dituen aukerak jakiteko azterketa bat egin nahi da EVEkoekin batera.Bestalde, energia aurrezteko neurriak (efizientzia energetikoa) ere landuko dira azterketa horretan.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
2

Energia berriztagarrien instalakuntzak burutu udal instalazioetan

  • Hasita
Deskribapena:
Ekintzan zehazten den azterketa energetikoa egin ondoren, burutu daitezkeen energia instalazio ezberdinak garatzeko egutegi bat zehaztuko du Ataungo Udalak. Honela, urtero energia berriztagarrien instalazioak burutzen joango dira urtean.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
3

Etxebizitza berrietan energia berriztagarriak ezartzea eskatu: udal ordenantza energetikoa

  • Hasteko
Deskribapena:
Eraikuntzarako Kode Tekniko berriak legez eraikuntza berrietarako energia berriztagarrien inguruko instalazioak ezarri beharra arautzen du. Dena dela, udalak eraikuntzarekin loturiko ordenantza bat garatuko du, energia berriztagarrien instalazioak bultzatzeko.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
4

Herritarrei laguntza eta aholkularitza teknikoa eman energia berriztagarrien instalazioak etxeetan ezartzeko

  • Hasteko
Deskribapena:
Udaleko Hirigintza sailetik bideratuta, herritarrei energia berriztagarrien instalazioak burutzeko laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko da.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
Programa: Energia murrizpena
5

Herritarrak energiaren aurrezpen eta efizientzia neurriak hartzera bultzatzeko programa bat garatu herriko elkarte aktiboenen bidez

  • Hasteko
Deskribapena:
Ataungo elkarte ezberinetan energia aurrezpen neurriak har ditzaten bultzatzeko, elkarteetako ordezkariekin bilerak egingo dira, elkarte bakoitzean zein neurri zehatz har ditzaketen zehaztuz. Elkarteekin hitzarmenak adostuko dira neurri hauek hartzen joan daitezen eta neurri hauek hartzea errazteko laguntzak bideratuko ditu Udalak.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
6

Eraikita dauden etxebizitzetan auditoria energetikoak egitea lagundu

  • Hasteko
Deskribapena:
Dagoeneko eraikita dauden etxebizitzetan energia auditoriak burutzeko laguntza eskeiniko du udalak, auditoria hauen tramitazioa burutuz. Energia auditoria hauen ondorioz, etxebizitzetan aldatu beharreko instalazioak detektatu eta energia kontsumoa murrizteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira.
Garapen egoera:
Hasteko Hasteko
7

Udaletxean kontsumo bajuko argiztapen sistemak erabili (lanparak aldatuz, tenporizadoredun argiak jarriz pasoko lekuetan,etab.)

  • Hasita
Deskribapena:
Udal instalaizoetan kontsumo bajuko argiztapen sistemak non jarri erabakiko da, ondoren urtez urte sistema hauek ezartzen joango direlarik. Sistema hauek ezartzerakoan argiteria publikoa ere kontutan hartuko da.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza