Berriak

Atauningurumena.net BUBER sari bat jasotzeko hautagaien artean dago.
Konkretuki 'Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena' atalean.
BUBER sariak Euskadi mailan euskal web gune onenak saritzen ditu.

Abenduak 3an emango dira ezagutzera irabazleak eta sarituak epaimahai batek
aukeratzen dituen arren jendeak ere bozkatu dezake, helbide honetan:

buber sariak

Beraz, erregistratu eta bozkatu!!!!

2009ko otsailak 04, osteguna

GAP programa Goierrin

GAP herritarren ohiturak aldatzeko asmoarekin sortutako programa internazional bat da: eguneroko bizimoduan baliabideen erabilera optimizatu eta planetarenganako inpaktua gutxitzea helburu duena.

Programa honen bidez, gure ur, energia eta erregai fosilen kontsumoa gutxitu nahi da (CO2 isurpenak murriztuz, azken batean). Programa honetan parte hartu nahi duten guztiei, lau gai espezifikoen inguruan aurrera eraman beharreko ekintza zehatzak proposatzen zaizkie. Honako hauek dira gai hauek: garraio ohitura, uraren kontsumoa, energia kontsumoa eta hondakinen kudeaketa. Gai baoitzaren inguruan 7 ekintza errez proposatzen dira, ingurumen aldetik hobekuntzak egiteko.

2009an Goierri GAP programa honen barruan sartu da. Bertan parte hartu nahi baduzu, jarri Goiekirekin harremantean 943 16 00 40 telefonora deituz edo posta elektroniko honen bitartez.

Informazio gehiago: www.goierri.org edo www.programagap.org.

2009ko urtarrilak 20, asteazkena

Donostitruk azoka: 2. eskuko materalen azoka

Donostitruk Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Bere helburu nagusiak, hiritarrei, erabilitako objektuen berrerabilera egiteko aukera praktikoa eskaintzea eta berrerabileraren filosofia zein hondakinen prebentzioa bultzatzea dira. Era berean, bigarren eskuko merkatuei prestigioa eman nahi zaie.

Hileko bigarren larunbatetan izango da Donostiako Easo plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago: Donostitruk helbide elektronikoan.

2009rako ere antolatu ditu Aranzadi Zinetzia Elkarteak gai ezberdinen inguruko txangoak: etnografia, geologia, botanika, astronomia, etab. txangoen egitarau osoa ezagutu nahi izanez gero: www.aranzadi-zientziak.org.