Martxan dauden ekintzak

Ekintza-planetik egun martxan dauden ekintzak eta beraien egoera ondorengo hau da:

Ekintzak antolatu:

Gaia Ekintzaren izena  
ERAIKUNTZA Obra munizipalen lizentzietan murrizpenak aplikatu iraunkortasun neurriak hartzen dituztenei (burutu da) Amaituta
Programa:
IRAUNKORTASUN IRIZPIDEAK
Deskribapena:
Iraunkortasun neurriak hartzen dituztenei obra munizipaletan murrizpenak ezarriko zaizkie. Honetarako, lehenengo irizpide hauek zehaztuko dira.
Garapen egoera:
Amaituta Amaituta
ENERGIA Udalerriko auditoria energetikoa egin: murrizpen eta efizientzia energetikoaz gain, energia iturri berriztagarrien inguruko aukerak aztertuz Aurreratuta
Programa:
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Deskribapena:
Ataunen etorkizunean energia berriztagarriekin ahalik eta energia gehien lortzea da helburua. Honetarako lehenik eta behin, Ataunek energia iturri berriztagarri ezberdinak (eguzki energia, energia hidraulikoa, geotermia eta biomasa bidezkoa) lortzeko dituen aukerak jakiteko azterketa bat egin nahi da EVEkoekin batera.Bestalde, energia aurrezteko neurriak (efizientzia energetikoa) ere landuko dira azterketa horretan.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
MUGIKORTASUNA Ataunentzat egokia izango litzatekeen autobus zerbitzua zehaztu eta Goieki eta GFAri jakinarazi Aurreratuta
Programa:
AUTOBUS ZERBITZU BERRIAK MARTXAN JARRI
Deskribapena:
Ataunen dauden mugikortasun beharren inguruko azterketa txiki bat egin eta herriarentzat egokia litzatekeen garraio zerbitzua zehaztuko da. behin hau egin eta gero Eskualdeko Garapen Agentziari (Goiekiri) GFAri jakinaraziko zaio.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
SENTSIBILIZAZIOA Herritarrei informazioa eman/ jasotzeko bideak jarri: webgunea, panel elektronikoak, buzoi berdeak, prentsa, elkarteei eskutitzak, etab. Aurreratuta
Programa:
SENTSIBILIZAZIOA
Deskribapena:
Udala eta herritarren artean komunikazio maila ezberdinak landu beharrean gaude, herritarrak ahalik eta ondoen informatu daitezen, eta era berean herritarren iritzi, ekarpena etab.ak jasotzeko.Honetarako bide berriak lantze joatea ezinbestekoa dugu: webguneak, panel elektronikoak, buzoi berdeak, prentsa, elkarteei eskutitzak, etab.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
SENTSIBILIZAZIOA Udal energiaren kontrola hobetu (Udalener eta Ener in Town) Aurreratuta
Programa:
KONTROLA
Deskribapena:
Energiaren kontrola hobetzeko dagoen “Ener in Town” sistema informatikoa ezarriko da udalean, udal instalazioetako energia kontsumoaren kontrola hobetzeko.
Garapen egoera:
Aurreratuta Aurreratuta
MUGIKORTASUNA Beharrezko gunetan semaforoak jarri Hasita
Programa:
OINEZKOENTZAKO BIDEAK EGOKITU
Deskribapena:
Ataunen oinezkoen pasabidea seguruagoa izan dadin, beharrezko guntean semaforoak jarri.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA San Gregorion "zona 30" guneak sortzea aztertu Hasita
Programa:
OINEZKOENTZAKO BIDEAK EGOKITU
Deskribapena:
Autoen abiaduraren moteltzea lortzeko batetik, eta bestetik herriko zenbait gune oinezkoentzat berrskuratzeko "zona 30" diren eremuak sortuko dira. Eremu hauen kokalekua hirigintza batzordean zehatuko da. Gune hauetan, oinezkoetzako espaloiak eta errepidearen kaltzada altuera berean jartzen dira, oinezkok lehentasuna duten gune bihurtuz. San Martinen, Udaletxe aurrean burutu da horrelako ekimena.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA Herribideak berreskuratzen jarraitu Hasita
Programa:
OINEZKOENTZAKO BIDEAK EGOKITU
Deskribapena:
Ataungo Udala azken urteotan herribidearen berreskurapen lanetan ari da. Ergoienatik Kaxetarako herribidea ere zentzu berean berreskuratzen joango da. Dagoeneko, horretarako proeiktu teknikoa prest dago.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA Eskolara txirrinduz seguru joateko bidea egokitu. Proiektu zehatza egin Hasita
Programa:
TXIRRINDUARENTZAT BIDEA EGOKITU
Deskribapena:
Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri eskolara, herriko gune ezberdinetatik txirrinduz seguru joateko bideak egingo dira. Lehenik eta behin, eskola ze eremurekin lotu behar den zehaztu beharko da, ondoren seguru ibiltzeko bide hauek egiteko.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA Txirrinduentzako aparkalekuak jarri Hasita
Programa:
TXIRRINDUARENTZAT BIDEA EGOKITU
Deskribapena:
Herrian txirrinduaren erabilera bultzatzeko, txirrinduak aparkatuta uzteko leku egokiak behar dira. Txirrindu aparkaleku hauen kokakepan erabakiko da lehenengo eta ondoren jarriko dira.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
MUGIKORTASUNA Ibilgailu elektrikoen alokairu sistema martxan jarri Hasita
Programa:
AUTOEN ERABILERA MURRIZTEA
Deskribapena:
Ataunek motorizazio indize altua du, hau da, herrian dagoen auto kopurua oso altua da. Beste zenbait udalerrietan txirrinduak alokatzeko martxan jarri diren esperientziak jarraituz, auto elektrikoen alokairu konpartitu sistema jarri nahi da martxan.Auto elektrikoak erabili nahi dituen herritarrak, aurrez izena emanda, ONA txartelaren bidez alokatu ahalko du autoa, interesatzen zaion ordutegian. Auto hauek Ataunen aparkaleku jakinak ziango dituzte, eta etorkizunean baita Beasain eta Ordizian ere 8aprkatzeko dauden arazoak sahiestuz). Auto elektrikoen alokairuaren esperientzia honekin, auto pribatuaren erabilera jetsiko da; honek atmosferara CO2 isurpenak murriztuko dituelarik.Auto elektriko hauek kargatzeko herrian kokatuko diren aparkalekuak egokituak izango dira. Gainera, aparkaleku hauetako energia eguzki plaken bitartez lortuko da, autoen erabilerak zuzenean zein zeharka sorzten dituen CO2 emisioak ekidinez.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
ENERGIA Energia berriztagarrien instalakuntzak burutu udal instalazioetan Hasita
Programa:
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Deskribapena:
Ekintzan zehazten den azterketa energetikoa egin ondoren, burutu daitezkeen energia instalazio ezberdinak garatzeko egutegi bat zehaztuko du Ataungo Udalak. Honela, urtero energia berriztagarrien instalazioak burutzen joango dira urtean.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
ENERGIA Udaletxean kontsumo bajuko argiztapen sistemak erabili (lanparak aldatuz, tenporizadoredun argiak jarriz pasoko lekuetan,etab.) Hasita
Programa:
ENERGIA MURRIZPENA
Deskribapena:
Udal instalaizoetan kontsumo bajuko argiztapen sistemak non jarri erabakiko da, ondoren urtez urte sistema hauek ezartzen joango direlarik. Sistema hauek ezartzerakoan argiteria publikoa ere kontutan hartuko da.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
HONDAKINAK Herriko dendetan poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina garatu Hasita
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Plastikozko poltsen erabilera murrizteko, herriko dendekin batera poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina jarriko da martxan. 2008an banatu diren poltsa berrerabilgarrien erabilera bultzatuko da, erabiltzaileak nolabait ere sarituz.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
HONDAKINAK Etxean konposta egiteko kanpaina pertsonalizatua zabaldu Hasita
Programa:
HONDAKINEN MURRIZPENA
Deskribapena:
Ataunen etxe dexente dago inguruan baratze edo lorategiak dauzkatenak. Hauek etxean bertan hondakin organikoak birziklatzeko duten aukera ikusita, kanpaina pertsonalizatua jarri nahi da martxan. Horretarako, lehenengo Sasieta Mankomunitateari jadanik konpostagailua dutenen zerrenda eskatuko zaio, ondoren ez daukatenei deialdi pertsonalizatua egiteko. Ataunen bertan emango zaie konposta egiteko ikastaroa.
Garapen egoera:
Hasita Hasita
  • AmaitutaAmaituta
  • AurreratutaAurreratuta
  • HasitaHasita
  • HastekoHasteko
  • Ataundarrek proposaturiko ekintzaAtaundarrek proposaturiko ekintza
  • Ikasleek proposaturiko ekintzaIkasleek proposaturiko ekintza