Ohitura onak sustatzen

Bizimodu iraunkorrago baten alde, gure eguneroko bizitzan oso sinpleak diren neurriak har genitzake: zentzuz kontsumituz, arduraz mugituz, ur eta energia gutxiago kontsumituz eta hondakin gutxiago sortuz. Gogoratu: gure esku ere badago Lurrarengan sortzen dugun inpaktua gutxitzea!

Mugikortasuna

Mugikortasun iraunkorra izatea nahi izanez gero, ibil zaitez oinez, edota erabili itzazu bizikleta edo patinak. Garraio motarik eraginkorrena da bizikleta, energiaren erabilerari dagokionez: erabilitako energiaren %80a mugimendu bihurtzen du. Azkar mugi zaitezke eta sasoiari eusten lagunduko dizu!

Garraio publikoa erabili ezazu. Oro har, trenek eta garraio publikoko au tobusak dira mugikor tasun iraunkorraren aldeko aukerarik onenak, lagun-kopuru handiagoa garraiatzen dutelako, gutxiago kutsatzen dutelako eta energia gutxiago erabiltzen dutelako bidaiari bakoitzeko.

Automobil edo motorren bat erostekotan, ibilgailu eraginkorrena eros ezazu eta modu egokian mantendu. Erosi aurretik, azter ezazu ibilgailu horrek nolako eraginkortasuna duen energiari dagokionez, baita berunik gabeko gasolinaz funtzionatzen ote duen ere, eta bataz beste iragartzen dioten iraupena.

Gida ezazu arduraz. Ez ezazu zakar azeleratu, geldiarazi edo ibilgailuaren lastertasuna gutxitu. Zakar gidatuta askoz ere erregai gehiago xahutzen da, eta, beraz, kutsadura gehiago sortzen da. Itzal ezazu motorra 30 segundotik gora itxaron behar baduzu. Eta abiadura aldatzerakoan ez gehiegi luzatu. Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energia Anizteko eta Aurrezteko Institutuak duen Internet gunean - www.idae.es - merkatuan dauden ibilgailu marken erregai- kontsumoari buruzko zehaztasunak aurkituko dituzu. Eta ibilgailu horien isurketa kutsakorrei buruzko argibideak ere bai.

Ahal duzun guztietan, autoan lagunekin batera bidaiatu. Goierrin ibilgailu pribatu batean hainbat lagun elkarrekin joan ahal izateko –lanera, unibertsitatera zein beste edozein lekura, baita oporretara ere- ekimenak jarri dira abian. Horrelako eginahalen bitartez, kotxe pribatu batean elkarrekin bide bera egiteko interesa dutenen ezagutza erraztu nahi da, ibilgailu pribatuaren erabilera eraginkorragoa eta ingurumenari errespetua diona izan dadin. Argibide gehiago: http://goieki.compartir.org/eu edo www.compartir.org-en.

Kontsumo iraunkorra

Bertako produktuak kontsumituz.

Berriak diren elikagaiak gehiago janez, eta prestatutakoetatik gutxiago.

Urtaroari dagozkion produktuak kontsumitu behar genituzke, eta bertakoenak; horretarako daude baserritarrak merkatuetan eta ferietan. Gure eskualdeko nekazari eta baserritarrekin har remanetan jarri nahi izanez gero GOIMEN Landa Garapenerako Elkartera jotzeko aukera dugu (943 16 12 44 da bere telefono zenbakia). Eta Ferien egutegi zehatza jakiteko www.nekanet.net Internet gunean kontsulta egitea baino ez dugu.

Haragia, arrautzak, gazta eta esnea erosterakoan, berriz, hobe ziurtagiri ekologikoa daukaten produktuei aukera ematea ( edo gutxienez pestizida eta ongarri kimikorik ez dutenei). Abeltzaintza ekologikoa lurrari lotua dago, ez du animalia indarrez hazi arazten; eta ahalik eta sendagairik eta gehigarririk gutxienak ematen dizkio elikaduran. Labur esanda, bermatu egiten du saltzen duen elikadura zertaz egina dagoen, eta ez daukala transgenikorik.

Bazterrera utzi beharko genituzke honako hauek dituzten produktuak: E100etik E180ra bitarteko koloratzaileak; E220 sufre-dioxidoa; E320 eta E321 antioxidatzaileak; eta E621 glutamato monosod ik oa. Argibide gehiago: www.consumaseguridad.com-en eta www.sinfronteras.org/naturalmente-n. Produktuaren ontzian agertzen den etiketa irakurri behar dugu, zenbateraino den elikagarri eta zeintzuk diren bere osagaiak jakiteko. Europako Batasunean giza elikadurarako erabiltzen diren labore transgenikoak, bereziki, artoa, soia eta bere deribatuen adaera batzuk dira. Behartuak daude produktu horietan “GENETIKOKI ERALDATUAK” esaldia agertzera (hau jakin eta gero kontsumitzaileak erabaki ahal izan dezan).

Badira BIO eta ECO gisa aurkeztu arren, ekologikoak ez diren produktuak. Onena Nekazaritza Ekologikoaren etiketa bilatzea duzu.

Ura aurrezteko

Dutxa erabili, bainua hartu beharrean. Batez beste, dutxak erabiltzen duen uraren bikoitza erabiltzen du bainerak.

Komunak dituen ontziak eta ura kontsumitzen duten etxe-tresna elektrikoak (adibidez, arropa garbigailua eta ontzi-garbigailua) aldatu behar ituzunean, hauta itzazu ur kontsumo txikia dutenak. %60 ur gutxiago erabil dezakete.

Ez garbitu hain maiz zure arropa. Batzuetan, ez dago benetan zikina, aireztatzea baino ez dubehar.

Ez bota komunetik behera tanpoirik, higiene-xukaderarik, pixa oihalik edo preserbatiborik.

Ez bota isurbidetik substantzia kimikorik (olioa, trementina-esentzia edo pintura-disolbatzaileak bezalakorik).

Autoa garbitzerakoan ur-erabilera planifika ezazu. Eta hortzak garbitu edo xaboitzen zaren bitartean, kanila itxi ezazu.

Energia

“Erdi itzalita” (stand by) dagoen telebistak piztuta dagoenean gastatzen duen energiaren laurdena gastatzen du. Itzali! Eta bes te horrenbeste egitea duzu ordenadorearekin eta beste etxe-tresna elektriko txikiekin.

Kontsumo gutxiko bonbilak eta fluoreszente trinkoak erosi. Inor ez dagoen geletako argia itzali.

Jaitsi berogailuaren graduak. 20 gradura iristean, deskonekta ezazu.

Ez erabili behar duzun baino ur bero gehiago. Argindar-sareari konektatzen diren etxe-tresnaelektrikoak erabili. Kontsumitutako bateriak eta pilak guztiz kutsagarriak dira. Pilak behar badiztuzu, berriz kargatzen diren horietakoak izan daitezela.

Ahalegindu ateak eta leihoak erabat ixten, aire- korronterik sar ez dadin.

Hondakinak

Ezinbestekoak ez diren bilgarriak baztertuz. Ahal dugun guztietan, berriz bete daitezkeen botilak eta ontziak itzuliz, eta itzul daitezkeen botilak erosiz.

Berrerabiliz eta berriz betez ahal den guztia. Gutunazalak, botilak eta plastiko poltsak bezalako artikuluak berriro erabil daitezke. Eta dagoeneko erabiltzen ez dugun arropa benefizentzia- zentroetara eramatea dugu; horrela, birziklatzeaz gainera, besteren batek gure arropa estimatuko du eta hartaz baliatuko da.

Gauzak konponduz, zakarrontzira bota beharrean. Papera eta kartoia, ontzi-hondakinak (latak, plastikoak eta tetrabrik motako ontziak) eta botilak birziklatuz, bizi garen tokian gaiez gai egiten den bilketa eredua jarraituz.

Zaborrarekin sekula nahastu behar ez diren hondakin toxiko arriskutsuak ere badira: adibidez, pilak, garbiketarako produktuak, disolbatzaileak, aerosolak, hodi fluoreszenteak, termometroak, erradiografiak eta beste. Gaiez gai bildu ohi dira, horretarako bereiziki jarritako ontzietan.